2021(e)ko irailaren 20(a) 19:00

Ahaldun Nagusiak harrera eskaini dio Soterari Kontxan eta Eusko Label ligan lortutako garaipena aitortzeko ekitaldian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Ahaldun Nagusiak harrera eskaini dio Soterari

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, harrera eskaini die gaur Soterako arraunlariei eta talde teknikoko eta zuzendaritzako kideei. Klubeko gizonezkoen traineruak bigarren urtez jarraian irabazi zuen atzo Eusko Label Liga eta irailaren 19an Kontxako bandera irabazi zuen, estropada horretan azken garaipena lortu zuenetik 36 urte igaro ostean.

Rementeriak zoriondu egin ditu talde santurtziarreko ordezkariak eta trainerua garaipenen bidera itzultzeko azken urteetan egin duten ahalegina eta lana goraipatu ditu. Garaipen horien atzean, argi eta garbi traineruko tostetan jarduten duzuenon garaipenak direnak, lan itzela dago. Pertsona askoren lana: talde teknikoa eta zuzendaritza, laguntzaileak, babesleak... Eta, batez ere, herri oso baten babesa dago, adierazi du Ahaldun Nagusiak. Esku-hartzean, halaber, esan du ontzi moreak arraunaren elitean merezi duen lekua berreskuratu duela eta Santurtziko herriari kirol ilusioa itzuli diola. Ilusio hori bera bizi izan genuen beste bizkaitar askok Kontxako estropadako azken hiru minutu hain berezietan. Eta ilusio horretaz kutsatu nahi gara Bizkaian, etorkizunari baikortasunez begiratzeko, adierazi du.

Ekitaldian, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua, Aintzane Urkijo Santurtziko alkatea eta Danel Bringas marinel-herri horretako Kiroleko zinegotzia ere izan dira.


Argazkiak


Bideoak


Audioak