2021(e)ko irailaren 19(a) 10:30

Barriek 2021 Programak bigarren geldialdia egingo du Rekalde Aretoan, Javier R. Pérez-Curielen erakusketarekin

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Rekalde Aretoak Aldundiak bultzatzen duen Barriek 2021 Programarekin jarraitzen du. Hala, erakusketen foru aretoan Javier R. Pérez-Curielen erakusketa antolatu da irailaren 21etik azaroaren 21era.

21 S // 21 N

Barriek 2021 erakusketa-zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artista batzuen lanak erakusten ditu. Bigarren geldialdi honetan Barriek 2021 Programak Javier R. Pérez-Curielen lanak erakutsiko ditu Rekalde Aretoan,irailaren 21etik azaroaren 21era.

Erakusketen foru aretoa plataforma ezin hobea da Bizkaiko Aldundiaren beka jaso duten artisten sorkuntzak proiektatzeko. Barriek programaren hamargarren edizio honetan Aldundiaren Sorkuntza Artistikoko Bekak lortu zituzten Jenni Alvaradok, Javier R. Pérez-Curielek, Urtzi Urkixok, Izaskun Araluzeak eta Mikel Erkiagak euren lanen aukeraketa aurkezten dute.

Jenni Alvaradok uztailean ekin zion zikloari eta orain Javier R. Pérez-Curiel izango da Barriek 2021 zikloaren barruan bere lanak erakutsiko dituena; ondoren, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiagaren txanda izango da.

Hala, Barriek 2021en bigarren geldialdia Javier R. Pérez-Curielen 21 S// 21N izeneko erakusketan oinarrituko da. Erakusketa honetan artistak kulturaren eta gizartearen hainbat arlotako materialak erabiltzen ditu, izan daitezkeen interpretazio-zentzumenak desbideratu, argitu edo eraldatu nahian.

21 S // 21 N-n erakusketa-espazioa hedatu egiten da eta hainbat lan, estrategia eta gorputzen bidez okupatzen da, geroago horiek kenduz eta uzkurtuz. Hurrenez hurreneko okupazio eta desokupazio hori erakusketaren irekiera-dataren eta itxiera-dataren artean gertatzen da. Espazioan egiten diren aldaketak gorputzetik orientazioan eta esperientzian eragina duten erreakzioetatik abiatzen dira. Bere egitura bi baloreko grafiko baten kurba moduan uler daiteke: x igarotako denboran duen balio bezala eta y espazioaren okupazioan duen balio bezala. Irudi gisa isiltasunetik datorren eta isiltasunera itzultzen den hitz bat proposatzen da.

Gainera jarduera osagarriak, didaktikoak eta tailerrak egingo dira erakusketako artistarekin. Jarduketa horiei esker jendeak artistarekin harreman zuzena izateko aukera izango du, bai eta erakusketako funtsezko kontzeptuak eta lanak sortzeko prozesuak ezagutzeko topaketak ere.

Javier R. Pérez-Curiel (Oviedo, 1978)

Arte Ederretan lizentziaduna (2012) eta Artearen Ikerketa eta Sormenean Masterra (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2017an egoiliarra izan zen BilbaoArte Fundazioan eta Montehermoso/EHU Kultur Zentroaren deialdian hautatu zuten. Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualen beka jaso du (2019-2020). Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak Donostiako Tabakaleran (2019) artistentzat antolatu zuten tailerrean parte hartu du, eta baita Tabakalerak eta Artiumek antolatu zuten JAI Praktika Artistikoen Institutuan ere (2021). Aldi berean, hainbat musika proiektutan parte hartu du eta besteak beste emanaldiak eskaini ditu Larraskitu, Bulegoa, Okela, Share eta BBKliven.


Argazkiak