2021(e)ko irailaren 14(a) 13:45

Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera irailaren 14an

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 13a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 66

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 14

Positiboa berretsitako langileak: 29

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 30

Gaur egun, 7 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Uribarren-Abaroa - Lekeitio (33), Kirikiño-Bilbao (11), San José Etxe Alai-Mungia (9), Bilbozar-Bilbao (8), Txurdinagabarri-Bilbao (2), Santa Bárbara-Galdakao (2) eta Orue-Amorebieta-Etxano (1).

Azken egunetan bi pertsona hil dira Covid-19rekin. Pertsona horiek txertoa jarrita zuten eta patologia larriak zituzten aurretik.