2021(e)ko irailaren 13(a) 17:58

Helena Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregiren erakusketarekin hasi da Bosteko erakusketa ibiltaria

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bosteko21 progama kulturalak “Zure gorputzaren agerpenak liluratua” aurkeztu du. Erakusketa ibiltari honen hogeita laugarren edizioak Helena Goñi, Daniel Llaríaren eskultura eta bideoak, Izaro Ieregiren performance-a eta eskulturak erakusten ditu. Idoia Leache eta Iván Gómez izan dira komisario lanetan. Erakusketa Arrigorriagako erakusketa-aretoan ikusi ahal izango da urriaren 3ra arte, Basauriko Arizko dorretxean urriaren 6tik 27ra, Getxoko erakusketa-aretoan urriaren 30etik azaroaren 20ra, Zelaieta aretoan (Amorebieta-Etxano) azaroaren 23tik abenduaren 13ra eta Kultur Leioan abenduaren 15etik urtarrilaren 8ra. Aurtengoa bost udaletako aretoek (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta–Etxano) Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin koordinatutako erakusketa honen XXVI. edizioa da.

Bosteko erakusketa ibiltariaren aurkezpena

Bosteko erakusketaren hogeita laugarren edizioaren ibilbidea hasi da. Erakusketa ibiltaria da eta artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz  dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Begoña de Ibarra kultura zuzendari nagusia eta Arrigorriagako alkateak aurten Arrigorriagan hasi den Bosteko erakusketaren hogeita laugarren edizioa aurkeztu dute artistekin batera. Bosteko 2021 erakusketan hiru artistaren lanak aurkeztu dituzte alegia: Helena Goñi, Daniel Llaría, e Izaro Ieregi Idoia Leache eta Iván Gómez eta komisario lanetan izanik.

Erakusketa gaur hasiko da eta Arrigorriagako udaletxeko erakusketa aretoan egongo da urriaren 3ra arte. Bigarren geldialdia Basauriko Ariz Dorrean egingo du, urriaren 6tik 27ra arte, Getxoko RKE erakusketa-aretoan, urriaren 30etik azaroaren 20ra egongo da erakusgai. Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak erakusketa hau azaroaren 23tik abenduaren 13ra bitartean hartuko du eta azkenik, erakusketa ibiltariak Kultur Leioan amaituko du bere ibilbidea abenduaren 15etik 2022ko urtarrilaren 8ra bitartean.

Helena Goñi (Argazkigintza)

Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertso-nala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.

2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan (UPV/EHU). Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria es-kuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.

Daniel Llaría (eskultura/bideoa)

Artista honek aurkezten dizkigun eskultura zein bideotan begiradaren politika, ikustea eta ikustaraz-tearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.

2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/ EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons - The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakus-ketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.

Izaro Ieregi (performance/eskultura)

Artista honen piezak gorputzaren osagarri batetik eskul-turara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igarotzearekin temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraiketaren ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.

2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Ins-titutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkakozein taldekako hainbat erakuskete-tan parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.


Argazkiak