2021(e)ko irailaren 13(a) 16:00

Teknologia Transferentzia Programarako eskabideak aurkezteko epea zabalik

Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza-programa berriak 200.000 eurorainoko laguntzak aurreikusten ditu eragile zientifiko-teknologikoentzako proiektu bakoitzeko, eta Bizkaiko enpresetan I+G proiektuen aplikazio praktikoa sustatzea du helburu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak programa berri bat jarri du abian garapen teknologikoa sustatzeko eta lurraldeko enpresetan aplikatzeko, ekonomi sarearen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin.

Horrela, irailaren 13tik aurrera, teknologia transferentzia programako laguntzak eskatzeko epea irekiko da.

Teknologia transferentzia programaren helburua teknologiaren heldutasuna erraztea da, Ikerketa eta Garapeneko proiektuen bidez, Bizkaiko enpresa-ehunetik teknologia hori praktikan aplikatu ahal izateko. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 13tik urriaren 1era izango da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologiko guztiek eska dezakete, baldin eta gutxienez lantoki bat badute Bizkaian.

Lehentasuna emango zaie heldutasun teknologikoaren goi-mailetan (TRL) garatu eta enpresentzako teknologia-transferentziako jarduerak (merkataritza-ustiapenerako) jasotzen dituzten proiektuei. Halaber, lehentasuna emango zaie RIS3 espezializazio adimentsuaren estrategian adierazitako eremuetan garatzen diren proiektuei; estrategia hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadiko 2030 Planean ezarrita dago.

Dekretuak gehienez 200.000 euroko laguntzak aurreikusten ditu ikerketa eta garapeneko proiektuetarako, baldin eta jarduera guztiak kategoria hauetako batean edo batzuetan sartzen badira: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala, garapen esperimentala eta bideragarritasun-azterlanak.
Argibide gehiago