2021(e)ko irailaren 10(a) 11:10

Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera irailaren 10an

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 9a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 54

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 9

Positiboa berretsitako langileak: 36

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 28

Gaur egun, 5 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Uribarren-Abaroa - Lekeitio (17), Kirikiño-Bilbao (16), San José Etxe Alai-Mungia (11), Loiu Gurena-Loiu (6) eta Orue-Amorebieta-Etxano (4).

Gaur emandako datuek Lekeitioko Uribarren Abaroa egoitza-zentroan atzemandako agerraldi bati buruzko datuak jasotzen dituzte. Azken orduetan jasotako PCRen emaitzen ondoren 17 erabiltzailek Covid-19 dute. Denak daude txertatuta eta sintomarik gabe daude. Profesionalei dagokienez,  positivo bat dago eta txertatuta dago.

Azken egunetan pertsona bat hil da Covid-19rekin. Pertsona honek txertoa jarrita zuen eta patologia larriak zituen aurretik.