2021(e)ko irailaren 09(a) 12:38

Unai Rementeria Google Grace Hopper-en telekomunikazio kablea Bizkaira iristeko unean bertan egon da

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia Sopelan izan da gaur, Grace Hopper Googleren telekomunikazio kablea iritsi denean. Itsaspeko kable horrek Estatu Batuak (New Yorkeko eremua), Erresuma Batua (Budeko eremua) eta Arrietara hondartza lotzen ditu, non Telxius amarralekua dagoen, konpainia berak lan egiten duen Derioko komunikazio hub-arekin konektatua.

Grace Hopperren etorrerarekin, bi dira jada Estatu Batuak Europarekin lotzen dituzten itsaspeko kableak, Arrietara amarralekuaren bidez eta Derioko komunikazioen Hub-aren bidez, 2017tik aurrera Microsoften eta Facebooken Marea kablea hartzen dutenak.

Instalazio berri horrek, beraz, sendotu egiten du Bizkaiaren posizioa, Europa eta Estatu Batuen arteko telekomunikazio-sareetarako konexio-puntu estrategiko gisa, eta bat egiten du Foru Aldundiak Bizkaia mundura konektatzeko eta Europara sartzeko ate nagusietako bat izateko duen helburuarekin. Era berean, indartu egiten ditu lurraldeko enpresek telekomunikazio-azpiegituren inguruan jarduera ekonomikoa sortzeko dituzten aukerak.

Grace Hopper kablearen konexio-unean, Unai Rementeria ahaldun nagusiaz gain, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Arturo Azcorra Espainiako Gobernuko Telekomunikazioetako eta Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Antolaketako zuzendari nagusia, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuna Sustatzeko zuzendaria eta María Álvarez eta Miguel Escassi Google Españako zuzendariak eta Miguel Echevarria Telxiuseko zuzendaria egon dira.


Argazkiak