2021(e)ko irailaren 10(a) 12:15

Tributu itunduak direla-eta bildutako zenbatekoa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Tributu itunduak direla-eta Bizkaiko Foru Ogasunak abuztura arte bildutako zenbateko metatua 5.039,6 milioi euro da. Zenbateko hori 2021eko ekitaldirako aurrekontuan tributuen ziozko sarrera gisa aurreikusitako guztizko zenbatekoaren (7.341,6 milioi euro) % 68,6 da. Hazkundea % 22,5ekoa izan da 2020ko abuztuko datuekiko, baina konparazio hori kontuz egin behar da, aintzat hartu behar baitira 2020an zehar COVID-19aren pandemiak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko hartu ziren tributuen arloko neurriak, bilketan eragina izan zutenak.

 

Argazkiak