2021(e)ko irailaren 07(a) 13:20

Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera irailaren 7an

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 6a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

  • Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 45
  • Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 9
  • Positiboa berretsitako langileak: 36
  • Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 28

Gaur egun, 6 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Orue-Amorebieta-Etxano (15), Loiu Gurena-Loiu (11), San José Etxe Alai-Mungia (9), Kirikiño-Bilbao (7), Txurdinagabarri-Bilbao (2) eta Santa Bárbara-Galdakao (1).

Azken astean hiru pertsona hil dira Covid-19rekin. Pertsona horiek txertoa jarrita zuten eta patologia larriak zituzten aurretik.