2021(e)ko abuztuaren 13(a) 12:30

Uztailera arte tributu itunduak direla eta bildutakoa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Tributu itunduak direla-eta uztailera arte bildutako guztizko metatua 4.947,6 milioi euro da. Zifra hori 2021eko ekitaldirako aurrekontuetako tributu-sarreren guztizko zenbatekoaren % 67,4 da, hain zuzen, 7.341,6 milioi euro.

2020ko epe berean lortutako zifrarekin (4.085,2 milioi euro) konparatuta, aldea 862,4 milioikoa da, % 21,1ekoa. Aurreko ekitaldiarekin alderatze hori egitean, kontuan hartu behar da pandemiak jarduera ekonomikoan izan duen eragina eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2020ko bilketan hartu dituen zerga-neurriek izan duten eragina.

Zuzeneko zergak

2021eko uztailera arte, zuzeneko zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 2.556,2 milioi euro da. Beraz, % 19,8ko igoera egon da aurreko ekitaldiarekiko. Kontzeptu nagusien artean, PFEZa multzoan % 21,5 igo da, eta Sozietateen gaineko Zerga % 5,3 gutxitu da.

2021 2020 Aldea
PFEZa 1.926,9 1.586,4 % 21,5
Sozietateak 456,3 482,0 % -5,3
Gainerakoak 173,0 65,3 % 164,8
Guztira (milioi eurotan) 2.556,2 2.133,8 % 19,8

Zeharkako zergak

2021eko lehenengo sei hilabetetan, zeharkako zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 2.035,8 milioi euro da. Beraz, % 20,9ko igoera egon da 2020ko aldi beraren aldean.

Kopuru hori Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin bigarren doikuntza egin ostean lortu da, % 39,8 igo baitira, 790,2 milioi euro gehituta. Kopuru horretatik, 581,2 milioi Gipuzkoari ordaindu zaizkio, eta 209 milioi euro Arabari; 490,3 milioi euro BEZaren doikuntzei dagozkie, eta 299,9 euro Zerga Berezien doikuntzei.

2021 2020 Aldea
BEZa 1.388,3 1.087,7 % 27,6
Hidrokarburoak ZB 445,1 407,5 % 9,2
Gainerakoak 202,4 188,1 % 7,6
Guztira (milioi eurotan) 2.035,8 1.683,3 % 20,9

Tasak eta beste sarrera batzuk

Tasek eta bestelako sarrerek uztailera arte 35,4 milioi euroko ekarpena egin dute, hau da, % 53ko hazkundea.

2021 2020 Aldea
Tasak eta beste sarrera batzuk (milioi eurotan) 35,4 23,1 % 53,0

Estatuarekin egindako doikuntzak

Estatuarekin hiruhileko bigarren doikuntza egin ostean, 461,9 milioi euro jaso ditu BEZagatik eta 141,6 milioi euro ordaindu ditu Zerga Bereziak direla eta.