2021(e)ko abuztuaren 10(a) 13:19

Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera abuztuaren 10an

Gizarte Ekintzako Saila

Abuztuaren 9a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

  • Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 44
  • Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 2
  • Positiboa berretsitako langileak: 44
  • Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 43

Egoitza-zentroetan positibo diran erabiltzaile guztiak txertatuta daude. Ospitaleratu behar izan diren bi erabiltzaileek patologiak zeuzkaten lehendik.

Gaur egun, 5 zentrotan daude kutsatutako pertsonak Santa y Real Casa de la Misericordia-Bilbao (22), San Esteban 1-Getxo (11), Sanitas-Barakaldo (5), Gure Etxea-Mundaka (5) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Azken orduetan bi pertsona hil dira Covid-19rekin. Bi pertsonek patologia larriak zituzten aurretik.