2021(e)ko abuztuaren 06(a) 14:40

Mendetasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera abuztuaren 6ana, 6 de agosto]

Gizarte Ekintzako Saila

Abuztuaren 5a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

  • Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 18
  • Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 3
  • Positiboa berretsitako langileak: 42
  • Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 40

Egoitza-zentroetan positibo diran erabiltzaile guztiak txertatuta daude. Ospitaleratu behar izan diren hiru erabiltzaileek patologiak zeuzkaten lehendik.

Atzoko jardunaldia itxi zeneko egoitzetako erabiltzaileei buruzko datu hauei honako hau gehitu behar zaie: azken orduetan bi agerraldi antzeman dira egindako probei esker. Lehenengoa Bilboko Erruki Etxean gertatu da. Gaur goizean jasotako PCRen emaitzen ondoren 21 erabiltzailek Covid-19a dute (lehendik 3 ziran). Denak daude txertatuta. Bik ez beste guztiek ez dute sintomarik. Denak bizi dira solairu berean. Lau langilek ere positiboa eman dute.

Bigarren agerraldia Getxoko San Esteban I egoitza-zentroan gertatu da. Gaur goizean jasotako PCRen emaitzen ondoren 8 erabiltzailek Covid-19a dute (lehendik 1 zan). Denak daude txertatuta; ez dute sintomarik eta egoitzan daude. Bi langilek ere positiboa eman dute.

Gaur egun, 9 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.