2021(e)ko uztailaren 13(a) 10:00

Ekainera arte tributu itunduak direla eta bildutakoa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Tributu itunduak direla-eta ekainera arte bildutako guztizko metatua 3.630,4 milioi euro da. Zifra hori 2021eko ekitaldirako aurrekontuetako tributu-sarreren guztizko zenbatekoaren % 49,4 da, hain zuzen, 7.341,6 milioi euro.

2020ko epe berean lortutako zifrarekin (3.012,6 milioi euro) konparatuta, aldea 617,8 milioikoa da, % 20,5ekoa.

Zuzeneko zergak

2021eko ekaina arte, zuzeneko zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 1.441,8 milioi euro da. Beraz, % 8,9ko igoera egon da aurreko ekitaldiaren aldean. Kontzeptu nagusien artean, PFEZa % 2,3 igo da, eta sozietateen gaineko zerga % 54,1 hazi da.

Zeharkako zergak

2021eko lehenengo sei hilabetetan, zeharkako zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 1.323,7 milioi euro da. Beraz, % 31,1ko igoera egon da 2020ko aldi beraren aldean. BEZaren urtetik urterako bilakaera % 38,4 da, eta Zerga Berezien artean, hidrokarburoena % 9,1 hazi da, elektrizitatearena % 1,1, eta tabako-laboreena % 11,5 gutxitu da.

Zifra horietan, bai BEZean bai zerga berezietan, kontabilizatuta dago Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin egindako lehen doikuntza; 254,6 milioi eurokoa izan da.

Tasak eta beste sarrera batzuk

Tasek eta bestelako sarrerek ekainera arte 26 milioi euroko ekarpena egin dute, hau da, % 38,7ko hazkundea.

Estatuarekin egindako doikuntzak

Estatuarekin egindako lehenengo doikuntzan, apirilean egindakoan, Bizkaiak 222,0 milioi euroko sarrerak jaso ditu BEZa dela-eta, eta 127,6 milioi ordaindu, Zerga Bereziak direla-eta.