2021(e)ko ekainaren 10(a) 11:55

Genero-ikuspegia duen bakardadea da Gizartegune eztabaida-gunearen hogeigarren edizioaren ardatza

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Eztabaidarako eta hausnarketarako topaketak nahi gabeko bakardadea izan du ardatz, gure gizartean gero eta handiagoa den fenomenoa delako. XX. Gizartegunean Javier Yanguas, Mª Victoria Zunzunegui eta Isabel Massa izan dira.

Campelo, Massa, Zunzunegui, Laespada eta Yanguas.

Laespada: "Bakardadea emakumezkoa eta adinekoa da"

Gaur goizean Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu duen eztabaidarako eta hausnarketarako Gizartegune esparruaren hogeigarren edizioaren ardatza nahi gabeko bakardadea genero-ikuspegitik aztertzea izan da.

Gizartegune espazioaren hogeigarren edizioaUPV/EHUko Bizkaia Aretoan egin da, adinaren gaiari, baina baita generoaren gaiari ere, oso lotuta dagoen errealitate horri ikuspegi zientifikoagoa emanez. Izan ere, oso argi dago emakumeek eta gizonek ez dutela bakardadea modu berean bizitzen, eta ez dituela ondorio berak gizonentzat eta emakumeentzat.

Bakardadea genero-ikuspegiarekin izan da Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, inauguratu duen jardunaldi honen izenburua.

Diputatuak adierazi duenez, Bakardadea gehienetan emakumezkoa eta adinekoa da eta, beraz, begirada feminista behar du. Era berean, gizarteko kideak zaintzen dituzten politika sozialak eta publikoak defendatu ditu, zaintza giza harremanen erdigunean jarriz.

Nahi ez den bakardadea arazo sozial larria da, ez da kontu pribatua. Emakumeok ondo ezagutzen ditugu eremu pribatuan, etxean, gizarte-arazoak konfinatzearen arriskuak. Gaur atzo baino kontzienteago gara arazo sozial bat dela, eta aldarrikatzen dudan begirada politikoa ere eskatzen duela, azpimarratu du.

Gainera, azpimarratu duenez, COVIDak kontzienteago egin gaitu fenomeno horretaz eta elkarren mendekoak garela, elkarrekintza eta zaintza behar ditugula, jakin dakigulako hauskorrak garela.

PONENTZIAK

Gizarteguneak, aldi berean, Javier Yanguasen (Psikologian doktorea, La Caixa Fundazioko Adinekoen Programako zuzendari zientifikoa eta Aubixa Fundazioko Proiektuen zuzendaria) hasierako ponentzia izan du, 'Bakardadea: desberdintasunak aztertzen' izenburupean. Ondoren, Mª Victoria Zunzuneguik (Epidemiologian doktorea Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean) "Integrazio soziala eta zahartze osasuntsua: genero-ikuspegia" ponentzia garatu du. Ostean Isabel Massak (Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta SSI taldeko Bizkaia Saretu proiektuaren arduraduna) 'Zahartzaroa eta bakardadea: prebentzio-estrategiak genero-ikuspegitik' ponentzia eskaini du.

Izaki sozialak garenez, nahi gabeko bakardadeak gizatasuna kentzen digu eta kalte egiten dio gure osasun fisiko, psikologiko eta emozionalari. Politika publikoek gure gizartean gero eta zabalagoa den fenomeno hau landu behar dute, oinarrizkoa den eta komunitatea kontuan hartzen duen ikuspegiarekin, genero-ikuspegiarekin esku hartzeko estrategiak ezarriz.


Argazkiak