2021(e)ko ekainaren 09(a) 09:21

Bizkaiak Gregorio Arrienen ‘Auzo Ikastolak’ liburua argitaratu du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Gregorio Arrienen liburu berrian Bizkaiko auzo-eskolak aztertu dira 1985. urtetik gaur egun arte. ‘Auzo-ikastolak’ lana euskaraz eta gaztelaniaz eskuratu daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren argitalpenen webgunean: www.bizkaia.eus/argitalpenak.

Auzo Ikastolak liburuaren aurkezpena

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua den Lorea Bilbaok, gaur goizean, Gregorio Arrienen "Auzo Ikastolak, hezkuntza politika Bizkaiko Foru Aldundian (1919-1994)" liburu berria aurkeztu du Bilboko Liburuaren Azokan, idazle eta ikertzaile bizkaitarra oroitzeko ekitaldi batean. Bizkaiko Foru Aldundiak editatu du argitalpena.

‘Auzo Ikastolak’ lana euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da, eta Gregorio Arrienek 40 urtean egindako ikerketa-lana eta ibilbide profesionala ditu oinarri. Bertan, Bizkaiko lurralde historikoko auzo-eskolak aztertu dira 1985. urtetik gaur egun arte

Ikastolek hezkuntza Bizkaiko txoko guztietara zabaltzeko eta euskara sustatzeko proiektu estrategiko gisa izan duten garrantziari buruzkoa da liburua.

Bestalde, honako gai hauen inguruko eztabaida jaso da ‘Auzo Ikastolak’ liburuan: XX. mendearen hasieran Bizkaian zegoen egoera pedagogikoa, euskarak gizartean zuen garrantzia eta auzo-eskola guztien banakako historia, besteak beste.

‘Auzo-ikastolak’ lana euskaraz eta gaztelaniaz eskuratu daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren argitalpenen webgunean: www.bizkaia.eus/argitalpenak.

"Auzoko Eskolak - Escuelas De Barriada" erakusketa

Gregorio Arrien ikertzaile bizkaitarra "Auzoko Eskolak - Escuelas de Barriada" erakusketaren komisarioa izan zen 2015. urtean, eta, orain, erakusketa irailaren 28ra arte egongo da ikusgai Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroan (CIHMA Luis Choya Almaraz), erakusketa ibiltarien IBILTARI programaren barruan.

Foru Liburutegiak ekin zion orain Barakaldon eskainiko den erakusketaren ibilbideari, eta, besteak beste, Bakioko Txakolingunean zein Meatzaritzaren Museoan egon da ikusgai.


Argazkiak