2021(e)ko ekainaren 02(a) 11:58

Crowdfunding Bizkaiak inbertsio-aukera berri bat abiatu du ED-TECH sektorean

Ekonomia Sustatzeko Saila

Finantziazio-txanda berri bat ireki da fisioterapiaren arloko hezkuntza-proiektu baterako: FISIOCAMPUS

Fisioterapiako profesionalei zuzendutako prestakuntza-plataforma espezializatua da FisioCampus.

Bizkaiko hiru fisioterapeuta-anaik sortua, FisioCampus fisioterapiaren sektorearen prestakuntza birdiseinatu du, prestakuntza tradizionalaren onurak azken berrikuntza teknologiko eta birtualekin konbinatuz, ikaskuntza-esperientzia berria sortuz.

Plataforman erregistratutako ia 100.000 erabiltzaileek "Interactive Live Learning" delakoa erabiltzen dute. Bertan, erabiltzaileek zuzenean jarrai ditzakete kasu kliniko errealen tratamenduak ondorengo teknologien bidez: 7 kamera mugikor, 3Dko anatomia-softwarea. pantaila digitala, elkarreraginak zuzenean, azken belaunaldiko tresnak, munduko txostengilerik onenak (Real Madril, Juventus, Espainiako selekzioa, Bartzelona,... bezalako futbol taldeetako fisioak). Gainera, grabazio-estudioak dituzte Bilbon eta Madrilen.

Crowdfunding Bizkaian irekitako inbertsio-txandaren helburua hazkunde esponentziala bultzatzea da, FisioCampuseko zerbitzu teknologikoak, prestakuntzakoak eta esperientziazkoak Latinoamerikan nazioartekotuz.