2021(e)ko ekainaren 03(a) 10:00

Bizkaiak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak ipiniko ditu Peñaskal, Iurreta eta Artxandako kontrol-zentroetan

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Interbiak-ek ibilgailu elektrikoak erosiko ditu ahal handiko azpiegiturak erabiltzeko, ustiatzeko eta mantentzeko.

Imanol Pradales electrolinera CC Artxanda

Azpiegitura eta Lurralde Garapenaren Sailak aurrera jarraitzen du bide-azpiegiturak berritzeko planarekin eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak ipiniko ditu Iurreta, Artxanda eta Peñaskaleko kontrol-zentroetan.

Interbiak-ek sozietate publikoak lizitatutako kontratua 447.583 euroko aurrekontuarekin adjudikatu da. Guztira 29 instalatu dira, 23 3 motakoak (22 kw gehienez) eta gainerakoak 4 motakoak (50 kw gehienez).

Inbertsio hau bat dator karbono gutxiko ibilgailu-trafikoa lortzeko helburuekin eta gauzatzeko Energiaren Euskal Erakundeak garraio eta ibilgailu-trafiko eraginkorrerako inbertsioetarako laguntzak emateko ezarritako oinarriak bete dira, PATYME laguntza-programaren barruan.

Gainera, emisioak murrizteko helburua lortzen lagundu nahian, Interbiak-ek ibilgailu elektrikoak erosiko ditu ahal handiko azpiegiturak erabiltzeko, ustiatzeko eta mantentzeko.


Argazkiak