2021(e)ko maiatzaren 12(a) 10:00

Apirila arte tributu itunduak direla-eta bildutakoa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaian tributu itunduak direla-eta apirila arte bildutako guztizko kopuru metatua 2.632,7 milioi euro da. Zifra hori 2021erako tributu-sarreren aurrekontuaren % 35,9 da, hain zuzen, 7.341,6 milioi euro.

2020ko epe berean lortutako zifrarekin (2.457,6 milioi euro) konparatuta, urtetik urterako hazkundea % 7,1ekoa da. Edonola ere, iazko urtearekin konparatuta, kontuan izan behar da bi ekitaldien artean faktore bereizleak daudela. Besteak beste, hauek azpimarratu behar dira:

  • 2020ko apirilera arte metatutako bilketak islatzen zuen jarduera ekonomikoaren geldialdia eta funtsezkoak ez ziren zerbitzuen itxiera, COVID-19aren eraginez.
  • 2021eko apirilera arte metatutako bilketan eragina du COVIDa dela-eta ezarritako aparteko geroratzeak. Hori dela bide, Bizkaiko autonomoek, enpresa txikiek eta mikroenpresek lauhileko honetan ordaindu behar zituzten 112 miloi euroko ordainketa geroratu dute.
  • 2021ean, Foru Ogasunak PFEZari dagozkion 128,2 milioi euro itzuli ditu; 2020an, errenta-kanpainako lehenengo itzulketak ez ziren maiatzera arte egin.

Zuzeneko zergak

2020ko apirilera arte, zuzeneko zergak direla-eta bildutako guztizko kopurua 1.396,7 milioi euro da. Beraz, % 9,4ko igoera egon da aurreko ekitaldiaren aldean. Zuzeneko zerga nagusien artean, PFEZa % 2,3 igo da, eta sozietateen gaineko zerga, % 64,9.

Zeharkako zergak eta barne-doikuntzak

Zeharkako zergak direla-eta bildutakoa 1.121,5 milioi euro da, hau da, 2020ko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Zifra horretan, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin egindako barne-doikuntzetako lehenengoa kontabilizatzen da, BEZaren eta zerga berezien bilketa koefiziente horizontaletara doitzeko. Doikuntza horietan, Bizkaiak 254,6 milioi euro ordaindu ditu, Arabak 73,9 milioi, eta Gipuzkoak 180,7 milioi.

Kudeaketa propioko BEZa % 5,7 hazi da, eta zerga berezien artean, hidrokarburoen % 5,1eko jaitsiera aipatu behar da.

Estatuarekin egindako doikuntzak

Kudeaketa propioko tributu itunduetan bildutako guztizkoa 2.538,3 miloi euro izan da. Bizkaiko Foru Aldundiak lehen hiruhilekoari dagokionez Estatuarekin lehenengo doikuntza egin du, BEZagatik eta zerga bereziengatik.

BEZaren bilketa dela-eta egindako doikuntzan, Bizkaiak 222,0 milioi euro jaso ditu, eta zerga berezien bilketa dela-eta egindako doikuntzan, 127,6 milioi euro ordaindu ditu.