2021(e)ko apirilaren 30(a) 14:48

Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako Bizkaiko egoitza-zentroen sareko egoera, apirilaren 30an

Gizarte Ekintzako Saila

Apirilaren 29eko jardunaldia ixtean, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimendutako 154 egoitza zeuden sarean, guztira 10.748 plazarekin, eta honako pertsona hauek zeuden, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuaren eskura dagoen informazioaren arabera, Covid19aren eraginpean,:

Positiboa baieztatua duten egoitzetako erabiltzaileen kopurua: 1

Positiboa baieztatua duten egoitzetako erabiltzaile ospitaleratuen kopurua: 3

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (Covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.223

Positiboa baieztatua duten egoitzetako langileen kopurua: 16

Isolatuta dauden langileen kopurua (COVID-19a baieztatu gabe): 51

Gaur egun, egoiliarrak kaltetuta dituen zentro bat dago: Aspaldiko-Portugalete (1).

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak adineko zaurtasun-egoeran dauden 9 pertsona hartzen ditu. Bakar bat ere ez da egoitza-zentroen sarearen erabiltzailea.

Azken orduetan egoitzako 7 erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).