2021(e)ko apirilaren 27(a) 12:21

Errenta20 kanpainaren datuak apirilaren 26ra arte

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Errenta20 kanpaina hasi zenetik igaro diren hiru asteetan 171.676 aitorpen aurkeztu dira, eta aitorpenen %88rako Internet erabili da. Telefono bidez 20.000 aitorpen baino gehiago aurkeztu dira eta Foru Ogasunean 163.923 kontsulta edo izapide egin dira. Web-aplikazioa martxan jartzerakoan hamabi kalkulu-akats aurkitu dira, aitorpen-proposamenen %3an eragina izan dutenak. Behin arazo horiek konponduta Foru Ogasunak ofizioz jardungo du aitorpen horietakoren bat aurkeztu duten pertsonak konpentsatzeko.

José María Iruarrizaga e Iñaki Alonso

PFEZaren aitorpena aurkezteko Bizkaiko Foru Ogasunaren kanpaina apirilaren 6an hasi zen eta ekainaren 30ean amaituko da.  Jarraian Errenta20 kanpainak apirilaren 26ra arte izan duen bilakaerari buruzko informazio garrantzitsuena azaltzen da.

Aitorpenen aurkezpena

  • Apirilaren 6tik 26ra bitartean 171.676 aitorpen aurkeztu dira.

www.bizkaia.eus/renta helbidean aurkeztutako aitorpenak:                       144.071      %84

946083000 telefonora deituz aurkeztutako aitorpenak:                              20.202         %12

Errenta Bizkaia app-tik aurkeztutako aitorpenak:                                               7.403               %4

Itzulketak

Foru Ogasunak guztira 101.384.471 euro itzuli dizkie joan den ostegunera arte aitorpena aurkeztu duten 96.753 zergadunei.

Itzulketak zazpi egun baino lehen egiten dira, eta emaitza ordaintzekoa bada, uztailaren 6an kobratuko da.

Zergadunarentzako arreta

  • 94.608.3000 telefonoan 163.923 dei erantzun dira.

Telefono bidezko laguntza-zerbitzuak 290 agente ditu eta langile horiek deien %74,3 artatu dituzte, eta gainerakoak sistema automatiko baten bidez tratatu dira. Deien batez besteko iraupena 6 minutu eta 58 segundokoa izan da.

Apirilaren 13an artatu ziren dei gehien, 13.746, eta egun horretatik aurrera, batez beste, 12.742  zergadunen artatu dira egunero PFEZren aitorpenarekin lotutako mota guztietako izapideak edo kontsultak egiteko.

  • Bulegoan 63 pertsona artatu dira.

Errenta-aitorpena telefonoz edo internetez aurkezteko izapideak egin ezin dituzten pertsonek aurrez aurreko hitzordua jasotzen dute Foru Ogasunaren bulego batean edo Aldundiaren Gertu bulego batean arreta jasotzeko.

  • Zeinu-hizkuntza bidezko arreta.

Foru Ogasunak bideo-dei bidezko laguntza sistema bat gaitu du; sistema horri esker  gorrak zeinu-hizkuntzaren bidez errenta-agente batekin komunikatzen dira.

  • 992.376 gutun igorri dira.                                                                                

Gutun bakoitzak honako hauek jasotzen ditu: aitorpen-proposamenaren emaitza, zergadun bakoitzari buruzko informazio pertsonalizatua, ordezkaritza-gakoa eta, hala badagokio, Bak gako bat aktibatzeko kode bat.

Banatzeko azken gutun sorta apirilaren 20an entregatu zen Correosen.

  • 158.459 bak gako aktibatuta.                                                                        

Zifra horrek identifikazio digitaleko metodo hori ez duten zergadun guztiei Ogasunak bidalitako kodea erabiliz aktibatutako gakoak jasotzen ditu.

Gorabeherak kartak sortzean

Foru Ogasunak lau gorabehera hauteman eta zuzendu ditu errenta-gutunak sortzeko prozesuan:

  • Foru Ogasunari jakinarazi zaio dagoeneko hilda dauden pertsonen izenean 162 gutun bidali direla. Kasu horiek aztertuta egiaztatu da pertsona horiek guztiek 2020ko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak dituztela.
  • Foru Ogasunak, akats baten ondorioz, 805 errenta-gutun bidali dizkie jada zergadun bizkaitarrak ez diren pertsonei, une hauetan euren egoitza Lurralde Historikotik kanpo dutelako.
  • Beste 27.211 gutunetan, akats informatiko baten ondorioz, bigarren abizen bat jarri zaie halakorik ez duten pertsonei
  • Irismen handieneko akatsa zergadunaren aitortzeko betebeharra zehazten duen arauan egindako akats informatiko baten ondorio izan da. Akats hori gertatu da 29.472 gutunetan, aitorpena aurkeztera behartuta egon arren aitorpena aurkeztu behar ez dutela jakinarazi zaien pertsonei bidalita. Beste 19.280 pertsonari ez zaie jakinarazi ez daudela behartuta aitorpena aurkeztera. Foru Ogasunak beste gutun bat bidali die pertsona horiei, barkamena eskatuz eta benetako egoeraren berri emanez.

Gorabeherak web-aplikazioan

Errenta20 kanpainaren web-aplikazioak milioi bat pertsona ingururen errenta-aitorpena kontsultatzeko, aldatzeko, osatzeko edo aurkezteko aukera ematen du, eta 8.975 kalkulu-arau eta 709.543.287 datu desberdin ezarri dira. Aplikazio hori martxan jarri denean hamabi kalkulu-arauren akatsak antzeman dira, aitorpen-proposamenen %3ri eragin dietenak, eta 43 gorabehera datuak bistaratzean.

Bistaratzeari dagokionez, aitorpenaren pantaila batzuetan ez ziren agertzen aitorpena kalkulatzeko kontuan hartzen ziren datu guztiak, edo datu horiek identifikazio desegokiarekin agertzen ziren. Gorabehera horiek, dagoeneko zuzenduta daudenak, ez zuten inola ere esan nahi zergaren kalkulua oker egiten ari zenik.

Aitorpena kalkulatzean izandako gorabeherei dagokienez lehentasun handiagoarekin zergadun gehienei eragiten zietenak konpondu dira. Foru Ogasunak bere gain hartzen du akats guztien erantzukizuna eta eragindako zergadunei (gorabehera horietakoren batek eragindako aitorpena aurkeztu dutenei) dagokien zenbatekoa itzuliko die, munta hori eskatzeko ezer egin behar izan gabe. Jarraian, akats garrantzitsuenak zehazten dira:

  • Kasu batzuetan, familia-unitatearen banakako aitorpenetan agertzen ziren kenkari pertsonalak edo familiarrak edo murriztapen batzuk ez ziren aitorpen bateratuan azaltzen. Akats hori 19.487 aitorpenetan gertatu da.
  • Ondasun-erkidegoen kapital-etekinak aitorpenean agertzen ziren, baina kalkuluan ez ziren zenbatzen 184 ereduko datuak prozesatzen zituen beste arau batean akats informatiko bat egin zelako; eredu hori ondasun-erkidegoek aurkeztu behar duten informazio-eredua. Akats horrek 7.834 aitorpeni eragin die.
  • BGAEei ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde egin beharreko ekarpenak ez mugatzea.
  • Etxe bat etxebizitza- eta mailegu-kontu batekin finantzatzen den kasu batzuetan kengarria den maileguaren ehunekoa oker kalkulatzea.
  • Ekintzailetza sustatzeko 2020an eta 2021ean ezarritako kenkarietan  ez zen mugarik aplikatzen.
  • Kasu batzuetan, ondorengoengatiko kenkaria gehitu da, nahiz eta LGSa baino gehiago kobratu, hori gainditzen ez zuten ordaintzaile bat baino gehiago zutenean. Kaltetuak 980 aitorpen izan dira.
  • Kasu jakin batzuetan tutoretzapeko pertsonen kasuan ez zen onartzen ondorengoengatiko kenkaria aplikatzea

Kasu horiei nortasuna egiaztatzeko sisteman apirilaren 6an zortzi orduz eta 7an hiru ordu eta erdiz izandako akatsak gehitu behar zaizkie.

Hobekuntzak web aplikazioan

Kalkulu-arauetan eta datuak bistaratzean antzemandako akatsak zuzendu ondoren, Foru Ogasunak Errentaren aplikazioa eguneratzen jarraitzen du, zergadun guztiek erabiltzea erraztuko duten hobekuntza berriak sartzeko. Eskuragarri dagoenetako bat likidazioaren simulazio bat da, kontzeptuen zerga-magnitudeak eta azken kalkuluan duten aplikazioa jasotzen dituena.

Hobekuntza horien artean Ogasuna aholkularitza fiskalen lana erraztuko duten tresnak lantzen ari da, besteak beste datu fiskalak aurreko ereduaren formatu berean eskuragarri jartzea, eta aplikazioaren erabilera hobetuko duten aldaketa-iradokizunak.


Argazkiak


Bideoak


Audioak