2021(e)ko apirilaren 22(a) 11:00

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 50 Next proiektua aurkeztuko dute Euskadin

Ekonomia Sustatzeko Saila

Eguna: ostirala, apirilak 23 Ordua: 12h Lekua: Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Liburutegiko prentsa-aretoa

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak 50 Next proiektua aurkeztuko dute. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak « The World’s 50 Best » proiektua antolatzen lagunduko dute.

Gastronomiaren arloari lotutako proiektu berri hau aste honetan abiatu da nazioartean, eta Euskadin lehen aldiz aurkeztuko da. William Drew 50 Best proiektuko edukien zuzendariak eta Laura Price proiektuaren arduradunak bide telematikotik parte hartuko dute.

Maitane Alonsok, 50 Next talentu gazteen zerrendan dagoenak, aurrez aurre parte hartuko du.