2021(e)ko apirilaren 06(a) 12:21

Enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko 2i programako eskabideak aurkezteko epea zabalik

Ekonomia Sustatzeko Saila

2i programak 100.000 eurora arteko laguntzak ematen ditu 5 eta 100 langile bitarteko enpresentzat. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 6tik 30era arte egongo da zabalik.

Bizkaiko enpresentzako gida

2i programa 5 eta 100 langile artean dituzten Bizkaiko ETEei zuzenduta dago, enpresaren edozein arlotan berrikuntzarako proiektuen bidez eta teknologia aurreratuko inbertsioen bidez lehiakortasuna hobetu nahi badute. Ekitaldi honetan, programak 4,8 milioi euroko zuzkidura du, eta laguntzak gehienez 100.000 eurokoak izango dira.

Programaren beste ezaugarri bat da EELIF Berrikuntza Funtsarekin koordinatutako mekanismoak dituela, diruz lagundutako berrikuntza teknologikoko proiektuen finantzaketari laguntzeko.

Eskabideak aurkezteko epea astelehenean, apirilak 6, hasiko da, eta hilaren 30ean amaituko da.

Argibide gehiago


Argazkiak