2021(e)ko martxoaren 30(a) 10:49

Makersfactory programak emakumeak Python-en eta datuen analitikan trebatuko ditu, lana aurkitzeko aukerak hobe ditzaten

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Prestakuntzak Python programazio-lengoaiari, datuen zientziari, analitika aurreratuari eta beste gaitasun batzuei buruzko 175 orduko programazioa du.

Teresa Laespda.

Laespadak: “Emakumeei begira landutako kalitatezko enpleguko proiektu berritzailea da”

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak 'Makersfactory' programa bultzatzen du, Barakaldo Makers Teknologi Elkartearen bitartez, Programa horren bidez, XX emakume trebatuko dira 'Python' programazio-lengoaiari, datu-zientziari, analitika aurreratuari eta enplegua aurkitzeko aukerak hobetzeko beste eskumen batzuei buruzko ezagutzetan.

Programa hori aipatutako foru sailak finantzatzen du oso-osorik, eta 16 astez garatuko da, guztira 1.75 ordu hiru modulutan banatuta, programazio horretan aurretik inolako prestakuntzarik izan gabe ere, beren karrera datuen zientziara eta analitika aurreratura bideratzea erabaki duten emakume horiei kalitatezko lanpostu egonkor baten bidez laguntzeko.

'Python'en ezagutzek errendimenduak ahalbidetzen dituzte honako sektore hauetan: soziologia eta psikologia (portaerarako datuen zientzia); marketina, merkataritza eta banka (portaera iragartzeko ereduetarako datuen zientzia); ingeniaritza, robotak edo sare neuronalak eta kalitatezko enplegua duten beste sektore batzuk.

'Python'eko prestakuntzaz gain, gaitasun edo eskumenen (Maker, zeharkakoak eta digitalak) laborategi bat osatuko da , bai eta enplegagarritasun-laborategi bat ere, marka pertsonala eta lan-merkatura sartzeko balizko bideetarako orientazioa ahaztu gabe.

Prestakuntza, funtsean, bide telematikoen bidez egingo da.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatua Barakaldo Makers erakundearekin eta programa horretan parte hartuko duten emakumeekin bildu da gaur, eta azpimarratu du: 'Markersfactory' delako hori proiektu berritzaile bat dela, Emakumeei begira dagoena eta kalitatezko enplegu baterantz joateko aukera ematen diena.

BARAKALDO MAKERS

Barakaldo Makers Elkarte Teknologikoak herritarren berrikuntzarako gune ireki bat izan nahi du, teknologien inguruan eta gizarte osoak teknologia horiek sormenez eta elkarlanean erabiltzearen inguruan hausnartzeko.

Programa honen prestakuntza Jesús M. Ruizen eskutik etorriko da (datuetan aditua eta honako gai hauen inguruko ezagutzak dituena: Financial Servicesen analitika aurreratua, Big Data, Machine Learning, iragarpen-ereduak, gomendio-motorrak eta clustering delakoa). Horrez gain, beste aditu batzuk ere izango dira saioak eskaintzen: Pablo Lanapsa (Zaragozako Unibertsitateko ingeniari informatikoa, informazio sistemen kudeaketan, Telefonikan, espezializatua); Victoriano Izquierdo (datuen analisi aurreratuko tresnetan aditua, datuen zientziako eta adimen artifizialeko azken teknikak, Graphext, aplikatzen dituena); Alejandro Lanapsa (Banco Santander-People Analytics-eko eredu eta analitika aurreratuko Data Scientistdelakoa dena); Noel García (Biomedikuntza Zientzietako doktorea, Biofisika eta Adimen Artifizialeko Masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan); eta Javier Oliver & David Monzó (Doktoregoa Machine Learning, Vicogando nitionón en Recogsión eta Anespecision en Artiérico y Patespecisión arloetan eta Datuen analitika aurreratuaren eta sare neuronalen bidezko konputagailu-ikuspegiaren garapenetan espezializatua).


Argazkiak