2021(e)ko martxoaren 26(a) 14:17

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, martxoak 26

Gizarte Ekintzako Saila

Martxoaren 25aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 0
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (Covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.213
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 12
  • Isolatuta dauden langileak (Covid-19a baieztatu gabe): 28

Gaur egun ez dago egoiliarrak infektatuta dituen zentrorik.

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak adineko zaurtasun-egoeran dauden 9 pertsona hartzen ditu. Bakar bat ere ez da egoitza-zentroen sarearen erabiltzailea.

Dispositibo berezia Muskizen

Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzun azkarreko taldeek asteburu honetan prebentziozko beste baheketa bat egingo dute, Muskizen, gaur egun eremu laranjan dauden udalerriko kasuen bilakaera kontuan hartuta. Transmisio-arriskua dagoenean hartzen den neurri honen helburua birusa egoiliarren artean ez zabaltzea da.

PCRak Marcelo Gangoiti egoitzaren ondoko eguneko zentroan egingo zaizkie larunbat honetan Covid19aren aurkako txertorik jaso ez duten udalerriko hiru egoitza-zentrotako profesionalei (Marcelo Gangoiti, La Alegría eta Pobeña), eta martxoaren 10az geroztik egoitza horietan beren senideak bisitatu dituzten pertsonei. Aldundiak, SMS bidez edo telefono deien bidez, 290 pertsonari deitu die hitzordua eskatzeko.