2021(e)ko martxoaren 18(a) 13:55

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, martxoak 18

Gizarte Ekintzako Saila

Martxoaren 17aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 0
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (Covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.213
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 13
  • Isolatuta dauden langileak (Covid-19a baieztatu gabe): 32

Gaur egun ez dago egoiliarrak infektatuta dituen zentrorik.

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak adineko zaurtasun-egoeran dauden 6 pertsona hartzen ditu. Bakar bat ere ez da egoitza-zentroen sarearen erabiltzailea. Azken orduetan, Unben ospitaleratuta zegoen egoitzako erabiltzaile bakarra sendatu da (Covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Dispositibo berezia Ermuan

Joan den uztailetik Aldundiaren erantzun azkarreko taldeek egunero egin dituzte PCR probak, positibo izan daitezkeen kasuen bila; asteburu honetan, berriz, prebentziozko beste baheketa bat egingo dute, Ermuan. Transmisio-arriskua dagoenean hartzen den neurri honen helburua birusa egoiliarren artean ez zabaltzea da.

PCRak Abeletxe egoitzaren ondoko eguneko zentroan egingo zaizkie larunbat honetan Covid-19aren aurkako txertorik jaso ez duten egoitza-zentro horretako profesionalei eta martxoaren 1az geroztik egoitzan beren senideak bisitatu dituzten pertsonei. Aldundia, SMS bidez edo telefono deien bidez, 152 pertsonekin kontaktuan jarri da hitzordua har dezaten.