2021(e)ko martxoaren 01(a) 12:45

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, martxoak 1

Gizarte Ekintzako Saila

Otsailaren 28aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 0
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.212
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 17
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 38

Gaur egun ez dago egoiliarrak infektatuta dituen zentrorik.

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak adineko zaurtasun-egoeran dauden 17 pertsona hartzen ditu. Bakar bat ere ez da egoitza-zentroen sarearen erabiltzailea.

Azken orduetan egoitzako erabiltzaile bat sendatu da (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Azken orduetan ez da egoitzako erabiltzailerik hil Covid-19rekin.