2021(e)ko otsailaren 22(a) 17:31

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak 78 enpresa eta antolakunde batzen ditu etorkizuneko industrian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera jarraitzen du trantsizio energetikoa azkartzeko eta lurraldea hidrogenoaren hub bihurtzeko lankidetza publiko-pribatuan.

Hidrogenoaren Euskal Korridorea

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak, energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektore estrategikoen deskarbonizazioan aurrera egiteko Petronor-Repsolen ekimenak, beste urrats bat eman du gaur. Izan ere, proiektu handi honen bueltako 78 enpresa eta antolakunde batzen dituen partzuergoa formalizatu da.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak parte hartu du ekitaldian. Energia eta ekonomia eredu aldaketa baterantz aurrera egiteko erakundeek, enpresek eta teknologia zentroek egindako apustuaren balioa nabarmendu dute bertan. Apustu hori, Petronorrek azpimarratu duen bezala, estrategia integralean du oinarria, zeinak balio-kate osoko 34 proiektu barne hartzen baititu, eta giltzarri izan nahi baitu ekoizpen sarea eraldatzeko eta gure ekonomian industriak duen garrantzia mantentzeko.

Ezkerralde-Meatzaldeko etorikizuneko Teknologia Parkeko Energy Intelligence Center (EIC) azpiegitura giltzarri izango da trantsizio energetikoan, eta hidrogenoari eskainitako unitate bat izango du. Hala adostu zuten joan den udan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Petronorrek.


Argazkiak