2021(e)ko otsailaren 22(a) 13:40

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, otsailak 22

Gizarte Ekintzako Saila

Otsailaren 21aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 1

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 1

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.205

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 32

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 37

Gaur egun, 1 egoitzatan dago gaixotutako egoiliarrak: Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 20 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 5 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Koronabirus bidezko infekzio-kasuei erantzuteko karaktere soziosanitarioa duen Birjinetxeko unitate espezializatuak ez du egoitza-zentroen sareko erabiltzailerik hartzen, ezta egoera ahulean dagoen pertsonarik ere. Asteburu honetan alta eman zieten ospitaleratutako azken pertsonei.

Azken orduetan egoitzako erabiltzaile bat sendatu da (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Azken orduetan ez da egoitzako erabiltzailerik hil Covid-19rekin.