2021(e)ko otsailaren 20(a) 12:40

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, otsailak 20

Gizarte Ekintzako Saila

Otsailaren 19aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 1
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 2
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.204
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 35
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 33

Gaur egun, 1 egoitzatan dago gaixotutako egoiliarrak: Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 2 adineko hartzen ditu. Egoitza-zentroen sarearen erabiltzaileak dira. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 14 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 3 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 14 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Azken orduetan bi pertsona hil dira Covid-19rekin.