2021(e)ko otsailaren 18(a) 15:20

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, otsailak 18

Gizarte Ekintzako Saila

Otsailaren 17aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 4
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 8
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.190
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 55
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 40

Gaur egun, 4 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: San Miguel-Basauri (1), Leon Turtzioz-Balmaseda (1), Begoñako Ama-Bilbao (1) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 9 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 5 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 4 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 16 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik 8 goitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 8 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 3 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin.