2021(e)ko otsailaren 18(a) 13:43

Argazki-erakusketa batek XX. mendeko emakumeen berdintasunerako bidea laburtzen du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

"Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean" erakusketan ehundik gora irudi izango dira ikusgai Portugaleteko Industriaren Rialia Museoan, 2021eko otsailaren 18tik martxoaren 18ra.

Teresa Laespada eta Mikel Torres.

Laespada: "Iraganeko emakumeek ikusgarritasuna behar dute"

Bizkaiko Foru Aldundiak, Portugaleteko Udalaren laguntzarekin, argazki-erakusketa bat sustatzen du, "Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean" izenburupean. Erakusketak 102 argazkitan biltzen ditu gure autonomia-erkidegoan emakumeek euren eskubideak lortzeko bizi izan dituzten errealitate eta prozesuak.

Erakusketako irudiek, liburu batean ere jasota daudenek, joan den mendeko igarobide hori Europako testuinguruan kokatzen dute eta emakumeek jasaten duten desberdintasunari buruzko hausnarketa-elementu gisa jardun nahi dute.

Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen duen erakusketa honek 35 panel ditu.

Atal horietako bakoitzean testu bat dago, euskaraz eta gaztelaniaz, eta testuarekin lotutako irudi sorta bat. Irudi guztietan edukiaren eta irudiaren jatorriaren deskribapen laburra egiten da. Halaber, zein artxibo edo liburutegitan lortu den zehazten da, bai eta funtsa eta signatura ere, beharrezkoa den kasuetan. Amaitzeko, erabilitako bibliografia eta kreditu-panel bat daude; panel horretan erakusketaren babesleak, erakusketa egiten eta ekoizten parte hartu duten pertsonak eta irudiak eman eta utzi dizkiguten erakundeak zehazten dira.

Erakusketa ikus-entzunezko formatuan grabatuko da, ikastetxeetan ikusteko.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, emakumeak ikusarazteko beharra defendatu du. Ikus gaitzatela orain, une honetan, baina baita iraganean ere. Aitortu eta aintzatetsia izan dadila gure ekarpen osoa, hamarkadetako eta mendeetako borroka guztia, azaldu du.

Erakusketako testuak UPV/EHUko ikertzaile talde batek egin ditu. Mikel Urquijo katedradunaren zuzendaritzapean, Maria Jose Villa ikerlariak egin ditu testuak eta irudiak hautatu ditu eta Unai Belaustegi irakasleak euskarazko testuak egin ditu.

Irudiak erreproduzitzeko, 22 erakunde publiko, pribatu eta bilduma partikularren laguntza izan da:

  • Fundación Mario Onaindia / Mario Onaindia Fundazioa
  • Agrupación Socialista de Llanes / Llaneseko Elkarte Sozialista
  • Archivo Municipal de Bilbao / Bilboko Udal Artxiboa
  • Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udal Artxiboa
  • Archivo personal de Miguel Soler / Miguel Solerren artxibo pribatua
  • Arxiu Nacional de Catalunya / Katalunyako Artxibo Nazionala
  • Centro de Documentación de Mujeres / Emakumeen Dokumentazio Zentroa
  • Colección familia Manterola / Manterola familiaren bilduma
  • Colección particular de Iñaki Anasagasti / Iñaki Anasagastiren bilduma pribatua
  • Colección privada de Danielle Labajos de Bertolin / Danielle Labajos de Bertolinen bilduma pribatua
  • Eibarko Udal Artxiboa/Archivo Municipal de Eibar
  • Ertzaintza
  • Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco
  • Facultad de Economía y Empresa / Ekonomia eta Empresa Fakultatea (UPV/EHU)
  • Fundación Ignacio Larramendi / Ignacio Larramendi Fundazioa
  • Fundación José Ortega y Gasset-Gregorio Marañón / José Ortega y Gasset-Gregorio Marañón Fundazioa
  • Fundación Menéndez Pidal / Menéndez Pidal Fundazioa
  • Fundación Pablo Iglesias / Pablo Iglesias Fundazioa
  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra-Archivo General de Gipuzkoa, Kutxateka
  • Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Archivo General de la Administración / Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa. Administrazioaren Artxibo Orokorra,
  • Ondarroako Historia Zaleak,
  • Sabino Arana Fundazioa

Argazkiak


Bideoak