2021(e)ko otsailaren 15(a) 09:30

Bizkaian urtarrilera arte tributu itunduak direla-eta bildutakoa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaian, itundutako zergak direla-eta urtarrilean bildutako guztizko kopuru metatua 796,3 milioi euro da. 2020ko epe berean lortutako zifrarekin (830,5 milioi euro) konparatuta, aldea -%4,1ekoa da.

Nabarmendu behar da Bizkaiko zergadunek 72,1 milioi euro ordaintzea geroratu dutela guztira. Kopuru hori urtarrilean ordaindu behar zuten, baina ordainketa atzeratu ahal izan dute, Covid-aren ondoriozko aparteko gerorapenei esker. Bizkaiko Foru Aldundiak automatikoki onartu dizkie gerorapen horiek, bermerik eta berandutze-interesik gabe, mikroenpresei, ETEei eta langile autonomoei, haien likidezia ahalbidetzeko. Urtarrilean geroratutako 72,1 milioi euroko kopuru hori maiatzetik aurrera hasiko da ordaintzen, hileko sei epetan.

Ondoren, zergapetze-mota nagusien diru-bilketa eta urtetik urterako bilakaera zehazten dira:

Zeharkako zergak
PFEZ 601,3 M€ -% 0,4
Sozietateak 42,6 M€ +% 10,3
Gainerako zuzeneko zergak 7,0 M€ -% 35,2
Zuzeneko zergak, guztira 650,9 M€ -% 0,4
Zeharkako zergak
Aldundiak berak kudeatutako BEZa 6,2 M€ -% 85,8
Zerga bereziak 123,2 M€ +% 7
Gainerako zeharkako zergak 12,1 M€ -% 6,2
Zeharkako zergak, guztira 141,5 M€ -% 17,7
Tasak eta beste sarrera batzuk
Jokoaren ziozko tasak 1,7 M€ +% 4,6
Errekarguak, interesak eta zehapenak 2,3 M€ -% 39,5
Tasak eta beste sarrera batzuk, guztira 4,0 M€ -% 26,1