Berriak
2021(e)ko urtarrilaren 26(a) 12:00
Bizkaiak 7.122,1 milioi eurorekin itxi du 2020ko diru-bilketa; aurreko urtean baino 873 milioi gutxiago
Ogasuna eta Finantzetako Saila
2020ko abenduaren 31ra arte, tributu itunduengatiko diru-bilketa garbia 7.122,1 milioi eurokoa izan da Bizkaian. Horrek esan nahi du % 10,9ko beherakada egon dela 2019ko behin betiko diru-bilketarekin alderatuta. Orduan 7.995,1 milioi euro bildu ziren.
Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin egindako hiruhileko lau doikuntzak jaso dira azken zifra horretan. Doikuntza horiek egin aurretik, Bizkaiko diru-bilketa 8.272,1 milioi eurokoa zen; beraz, diru-bilketa gordina kontuan hartuz gero, jaitsiera % 10,4koa izan da. Bizkaiak 1.150,1 milioi euro ordaindu ditu guztira BEZaren eta zerga berezien doikuntzengatik: Arabari 348,5 milioi euro ordaindu dizkio eta Gipuzkoari 801,6 milioi euro.
Jarduera ekonomikoaren etenaldiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako zerga arloko neurriek ondorioak izan dituzte 2020ko diru-bilketan. Neurri horien bidez, krisi ekonomikoak kaltetutako pertsonen likidezia hobetu nahi izan da, bereziki, mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena, ekonomiaren sektore zaurgarrienak baitira. Neurri horietatik, honako hauek eragiten diote gehien bat diru-bilketaren azken zifrari: zergak ordaintzeko luzapenek eta itzulketen aurrerapenek.
Jarraian, tributu itundu nagusien bidez eskuratutako diru-bilketa zehaztu da:
Zuzeneko zergapetzea
2020an, zuzeneko zergen bidezko diru-bilketa 3.664 milioi eurokoa izan da, beraz, % 6,5 murriztu da 2019koaren aldean.
PFEZ | 2.875,3 M € | -% 3,2 |
Sozietateen gaineko zerga | 587,0 M € | -% 22,2 |
Gainerako zuzeneko zergak | 201,7 M € | % 3,9 |
Zeharkako zergapetzea
Araba eta Gipuzkoako foru aldundiekin doikuntzak egin ostean (633,2 milioi BEZaren kontzeptuagatik eta 516,9 milioi zerga bereziengatik), 2.766,5 milioi euro bildu dira zeharkako zergen bidez, hau da, iaz baino % 13,7 gutxiago.
BEZa | 1.781,2 M € | -% 14,4 |
Zerga bereziak | 849,5 M € | -% 11,5 |
Gainerako zeharkako zergak | 135,8 M € | -% 16,9 |
Tasak eta bestelako diru-sarrerak
Tasak eta bestelako diru-sarrerak guztira 51,6 milioi euro izan dira, hortaz, % 22,3ko beherakada egon da.
Jokoen gaineko tasak | 15,8 M € | -% 38,2 |
Errekarguak, interesak eta zehapenak | 35,8 M € | -% 12,2 |
Estatuarekin egindako doikuntzak
2020an, Foru Aldundiak honako doikuntza hauek egin ditu Estatuarekin:
BEZa | 820,9 M € | -% 14,2 |
Zerga bereziak | -180,8 M € | % 18,2 |