2021(e)ko urtarrilaren 21(a) 15:24

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, urtarrilak 21

Gizarte Ekintzako Saila

Urtarrilaren 20aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 237
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 56
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.790
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 200
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 80

Gaur egun, 13 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Marcelo Gangoiti-Muskiz (68), Truiondo-Zamudio (40), Misericordia-Bilbao (40), Caser Artxanda-Bilbao (23), Calzada-Gernika (17), Beato Domingo Iturrate-Getxo (12), Arratiako Egoitza-Dima (11), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (7), Indautxu Gurena-Bilbao (6), Artibai-Ondarroa (4), Txurdinagabarri-Bilbao (4) y Ercilla-Bilbao (3) eta Bilbozar-Bilbao (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 81 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 56 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 22 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 7 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Bilboko Caser-Artxanda egoitza-zentroan antzemandako agerraldiaren datu zabalagoak jasotzen dituzte (112 erabiltzaile eta 77 profesional). Atzo egoitzan egindako baheketa osoaren ondoren jasotako azken datuen arabera, 30 egoliar daude zentroan Covid-19rekin. Guztiak asintomatikoak daude. Horietatik, 7 ospitalera eraman dituzte eta gainerakoak zentroan daude. Profesionalei dagokienez, 12 izan dira positiboak.

Azken orduetan sei pertsona hil dira Covid-19rekin.

Azken orduetan 41 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Dispositibo berezia Gallartan

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia martxan jarri du ostegunen honetan Abanto-Zierbenan, Meatzaldeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 13 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Gallartako Txikito Frontoian daude, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 338 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.