2021(e)ko urtarrilaren 18(a) 16:09

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Athletici, Superkopa irabazi izana aitortzeko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Una Rementeria ahaldun nagusiak Bizkai guztiaren izenean zoriondu ditu Athleticeko jokalariak eta zuzendaritza-taldea. Honako hauek izan dira ekitaldian, taldearen ordezkari legez: presidentea, Aitor Elizegi; entrenatzailea, Marcelino García Toral; Athletic Klubeko Zuzendari Nagusia, Jon Berasategi; Iker Muniain, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Raúl García eta Iñaki Williams kapitainak, eta José Ángel Iribar, talde zuri-gorriaren ordezkari instituzionala.

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Athletici

Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du gaur Athleticek Superkopan lorturiko garaipena ospatzeko ekitaldiekin, eta, horretarako, hainbat lagun bildu dituen harrera ofiziala egin dute: Unai Rementeria ahaldun nagusia eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroletako foru-diputatua, Foru Aldundiaren izenean, eta talde zuri-gorriko hainbat kide: presidentea, Aitor Elizegi; entrenatzailea, Marcelino García Toral; Athletic Klubeko Zuzendari Nagusia, Jon Berasategi; Iker Muniain, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Raúl García eta Iñaki Williams kapitainak, eta José Ángel Iribar, talde zuri-gorriaren ordezkari instituzionala.

Rementeriak ofizialki zoriondu ditu, Bizkaia osoaren izenean, klubeko zuzendaritza-taldea eta jokalariak, eta bereziki nabarmendu du lehiaketa horretan egin duten lana. Izan ere, garaipena izan da lan horren emaitza; garaipen bat, ahaldun nagusiak partidaren ondoren atzo nabarmendu zuen bezala, txerto psikologiko bat guztiontzat.


Argazkiak


Bideoak