2021(e)ko urtarrilaren 17(a) 23:40

"Horrelako berri bat behar genuen, gaur finala irabaztea txerto psikologiko bat da guztiontzat"

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Unai Rementeriak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak horrela zoriondu nahi izan ditu Athleticeko jokolari, teknikari, zuzendari eta zurigorrien familia osoari Superkopa irabazi duen honetan. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao bihar 13:30tan Bizkaiko Foru Jauregian harrera egingo die Athleticeko presidentea den Aitor Elizegi, presidenteordea den Mikel Martinezi, entrenadorea den Marcelino García Toral, José Ángel Iribarri eta Athleticeko zenbait jokalariei Iker Muniain, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Raúl García eta Iñaki Williamsi. Ateak itxita izango den ekitaldia egingo da, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaia Youtube kanaletik, honako linkan: http://ow.ly/uNgF50Dbenp

Athletic Superkopako garaile egin den egun honetan Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiaren izenean zoriondu nahi izan ditu Athleticeko jokolari, teknikari, zuzendari eta zurigorrien familia osoari. Rementeriak adierazi du Horrelako berri bat behar genuen, gaur finala irabaztea txerto psikologiko bat da guztiontzat eta hurrengo egunetan biziko dugunaren kopia ere izatearen izatea nahiko nuke. Athleticek ere momentu gogorrak pasatu dauz, erabaki gogorrak hartu dauz eta gaur kopa barri bat ospatzen dogu. Ojala gauza bardina gertatzea Bizkaiari, Euskadiri eta mundu guztiari. Gaur nahiz eta txarto egon, nahiz eta erabaki gatzak hartzen egon, laister baten txertoak dana hobetzea laguntzen deuskun, gure kopa izan daiten. Egunez egun joan behar gara, partiduz partidu. Baina guztiaren gainetik gaur ospatzea dator, ospaketa desberdina, bakoitzak bere etxean, izango dugu astia, hau amaitzean ospakizun handi bat egiteko, afizio guzti honek merezi dau gainera ospakizun handia. Egingo dogu, lortuko dogu. Gaur, danok Athletic gara. Zorionak, txapeldunak zarie, danok gara. Aupa Athletic.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao bihar 13:30tan Bizkaiko Foru Jauregian harrera egingo die Athleticeko presidentea den Aitor Elizegi, presidenteordea den Mikel Martinezi, entrenadorea den Marcelino García Toral, José Ángel Iribarri eta Athleticeko zenbait jokalariei Iker Muniain, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Raúl García eta Iñaki Williamsi. Ateak itxita izango den ekitaldia egingo da, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaia Youtube kanaletik, honako linkan: http://ow.ly/uNgF50Dbenp