2020(e)ko abenduaren 14(a) 12:00

Lanbide Heziketako kultura ekintzaileari laguntzeko Enpresari programaren 20. edizioa hasi da

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

2020-21eko deialdian 24 prestakuntza-zentrok parte hartu dute, eta 216 ideia aurkeztu dituzte, 563 ikaslek defendatu dituztenak. Guztira 70 ideia aukeratu dira proiektua garatzeko. Ekimena bultzatzen duten 184 ikasleek DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren laguntza dute.

Teresa Laespada.

Laespada: "Fida zaitezte zuen ideiaz, zuen talentuaz eta zuen ahaleginaz"

Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzeko DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak bultzatzen duen Enpresari programa 20. ediziora iritsi da

Ideia-lehiaketaren bigarren fasearen aurkezpenean Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, topaketa egin du streaming bidez ekintzailetzako 70 ideietarako proiektuak garatuko dituzten 184 ikasleen zati handi batekin.

Bigarren atal honetan Enpresari programaren 2020-21eko ediziorako aurkeztutako ikasleetatik 563 eta 216 ideia hautatu dituzte.

Laespadak amets egitera eta pasioz jokatzea animatu ditu ikasleak. Ideia bat duzue…, fida zaitezte hartaz, fida zaitezte zuen talentuaz, zuen adimenaz eta zuen ahaleginaz. Ez izan porrotaren beldur, gerta dakiekeen okerrena gauzak nola ez diren egiten ikastea baita, adierazi du.

Enpresari programaren helburu nagusia Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleei enpresa bat sortzeko aukera hurbiltzea da, laneratzeko eta norberaren errealizaziorako baliagarria den aukera gisa, eta gazteen eta irakasleen artean enpresa-kultura zabaltzea.

Proiektuen lehiaketa programaren zati bat da eta, bertan, espiritu ekintzaile handiena duen enpresa-proiekturik onena eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunak hobeto garatzen dituena saritzen da.

Lehiaketa hilabete batzuk barru amaituko da; orduan proiektuak aurkeztu eta defendatu egingo dira eta diplomak eta sariak emango dira, maiatzean ziurrenik. Deialdi honek sari hauek emango ditu:

  • 1. saria 1.500 €
  • 2. saria 1.200 €
  • 3. saria 1.000 €
  • 4. mailatik 10. mailara, 500 €

Gainera, enpresa-ideien lehiaketako ikus-entzunezko aurkezpen onenen sariak ere emango dira (ipad edo antzekoak).

2001. urteaz geroztik egiten den programa honen XX. edizioa da hau eta Bizkaiko Lanbide Heziketan erreferentziazko enpresa-ekintzailetzako programa gisa sendotzen joan da, eta 2.300 ikasleri baino gehiagori lagundu die euren ideiak garatzen; programaren barruan ikasleek guztira 863 enpresa-proiektu egin dituzte.


Argazkiak