2020(e)ko abenduaren 08(a) 10:00

Aldundiak 3,8 milioi euroko 675 laguntzak eman ditu basogintza-sektorea modu orekatuan garatzen laguntzeko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

3,5 milioi erabili dira baso-azaleren jabeentzat, besteak beste basotzeak edo baso-ekosistemen edukiera eta ingurumen-balioa handitzeko inbertsioak egiteko, eta gainerako 356.000 euroak udalentzat eta baso-azaleren jabeen elkarteentzat dira eta, pistak eraiki, egokitu, hobetu eta mantentzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak 3.891.242 milioi euroko 675 laguntza eman ditu lurralde- eta ingurumen-ikuspegitik orekatuagoa den basogintza-sektorea garatzen laguntzeko, izan daitezkeen arriskuen aurrean erresistenteagoa, lehiakorragoa eta berritzaileagoa.

Zenbateko horren zatirik handiena, 3,5 milioi euro, 661 onuradunen artean banatu da, baso-azalerak basotzeko eta sortzeko, hondamendi naturalek eragindako kalteak prebenitzeko, baso-ekosistemen ingurumen-gaitasuna eta -balioa handitzeko inbertsioak egiteko eta baso-teknologietan eta baso-produktuak eraldatu eta mobilizatzeko inbertsioak garatzeko.

Gainerako 356.000 euroak 14 proiektuen artean banatu dira eta, horrela, baso-pistak eraiki, egokitu, hobetu eta mantentzeko lanak finantzatuko dituzte.

Laguntzak norgehiagoka-erregimenean eman dira, baina dirulaguntza horiek jasotzeko baldintzak betetzen zituzten eskaera guztiak erantzun dira. Laguntza horiei dagokienez  Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak zenbait lehentasun ezarri zituen; besteak beste, baso-sektorean ezagutzen transferentzia eta berrikuntza sustatzea, baso-landaketen bideragarritasuna eta lehiakortasuna hobetzea eta baso-kudeaketa jasangarria sustatzea. Beste lehentasun batzuk honako hauek izan dira: biodibertsitatea leheneratzea, zaintzea eta hobetzea; lurzoruen higadura prebenitzea eta horien kudeaketa hobetzea; baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta karbono gutxiko ekonomia batera igarotzea sustatzea, karbonoa finkatuz eta harrapatuz klima-aldaketari aurre egiteko gai dena.

Ildo horretatik, basoen hobekuntza ekonomikoan inbertitzeko laguntza hauek emateko baldintza gisa jarri da baso-kudeaketa jasangarrirako tresna bat izatea eta, azikuletan onddo-afektazioak dituzten koniferoen baso-guneen gaur egungo osasun-egoera aintzat hartuta  beharrezkoa da afekzio horren inpaktu ekonomikoa arintzeko neurriak ezartzea; ondorioz, afekzio-maila altuak dituzten eta bideragarritasunik ez duten masak ezabatzeko laguntza-neurriak ematen dira. Halaber, birlandaketen bidez burutuko diren  baso-leheneratze neurriak ezartzen dira Bizkaiaren baso-azalera mantentzearen ondoreetarako.