2020(e)ko azaroaren 22(a) 12:15

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, azaroak 22

Gizarte Ekintzako Saila

Azaroaren 21aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 134

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 23

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.139

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 119

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 58

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: DomusVI Miraflores (32), Anai Cantero II-Bilbao (20), Indautxu Gurena-Bilbao (18), Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (16), Oizpe-Munitibar (16), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (11), Olimpia-Bilbao (7), Vidalia Santutxu-Bilbao (7), Begoñako Ama-Bilbao (4) eta Conde Aresti-Bilbao (3).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 87 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 39 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 48 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 21 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan hiru pertsona bat hil dira Covid-19rekin.

Azken orduetan 7 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).