2020(e)ko azaroaren 20(a) 13:45

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, azaroak 20

Gizarte Ekintzako Saila

Azaroaren 19aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 117

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 28

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.132

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 114

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 64

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: DomusVI Miraflores (24), Anai Cantero II-Bilbao (20), Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (16), Oizpe-Munitibar (19), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (14), Indautxu Gurena-Bilbao (11), Olimpia-Bilbao (7), Begoñako Ama-Bilbao (4) eta Conde Aresti-Bilbao (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 88 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 41 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 47 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 17 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin.

Azken orduetan 14 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).