2020(e)ko azaroaren 14(a) 12:00

Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluaren lehen batzarra

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Topaketa telematikoki egin behar izan da COVID 19 pandemiaren ondoriozko osasun-araudiengatik. Kontseilua Berdintasunari buruzko Foru Arauan jasotako tresna bat da, berdintasunaren alde lan egiten duten emakume-elkarteen eta erakunde mistoen parte-hartzea eta lankidetza errazten duena.

Berdintasuna.

Laespada: “Berdintasunaren aldeko lanak partekatua izan behar du”

Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluak lehen batzarra egin du gaur goizean; COVID 19 pandemiaren ondoriozko osasun-arauen ondorioz, modu telematikoan egin behar izan da.

Topaketa birtuala Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuaren ongietorriarekin hasi da eta, ondoren, Kontseilua osatzen duten elkarte eta erakundeak online egin den osoko bilkura hasi dute.

Jarraian, Batzorde Kudeatzailea aurkeztu da; Batzorde horrek erakunde eta elkarte guztien lehen ekarpenak eta eskaerak jaso ditu. Ondoren, Kontseiluko lehendakaria aukeratu da, lantaldeak zehaztu eta hautatu aurretik (bat indarkeria matxistari buruzkoa eta bestea pandemiaren ondorioz elkarteek eta emakumeek bizi duten egoerari buruzkoa).

Berdintasunaren helburua duten 40 emakume-elkartek eta erakunde mistok osatu dute Batzarra, eta kopuru hori etorkizunean zabaldu ahal izango da, kide berriak sartuz.

Laespada diputatuak bere ongietorrian adierazi duenez, Kontseiluak "berdintasunaren alde ondo egindako lanarekin" jarraitzeko aukera emango du, modu parte-hartzailean eta partekatuan garatu beharreko lana delako.

Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilu hau aurreko legealdian onartu genuen Berdintasunari buruzko Foru Arauaren fruituetako bat da. Kosta ahala kosta, eta pandemia tartean dela oso baldintza zailetan, baina hemen gaude. Aldundiak berdintasunaren alde egiten duen apustuak aurrera jarraitzen du. Araua bere ahalmen guztia garatzen ari da eta Kontseilu hau horren adibide argia da, gaineratu du.

Halaber, eskerrak eman dizkie elkarte eta erakunde guztiei eta haien ordezkariei, bereziki Behin-behineko Batzorde Kudeatzaileari, pandemiak eta konfinamenduak eragindako zailtasunen erdian Kontseilu hau egituratzeagatik eta eratzeagatik.

Behin-behineko Batzorde Kudeatzaileak hilabeteetan egin du lan, konfinamenduaren sasoirik gogorrenetan, etxetik, bere bitartekoekin, ziurgabetasun testuinguru baten… eta konpromisoaren eta ahaleginaren zentzu handiarekin egin dute lan, azpimarratu du.


Argazkiak