2020(e)ko urriaren 27(a) 15:00

Egoitza-zentroetan bizi diren pertsonek bere senideen bisitak izan ditzakete, beste udalerri batzuetan bizi badira ere

Gizarte Ekintzako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak uste du bisitak Eusko Jaurlaritzaren dekretuan mendekotasun-egoeran dauden adinekoak edo desgaitasunen bat duten pertsonak zaintzeko ezarritako salbuespenen barruan sartzen direla, funtsezkoak baitira pertsona horien ongizate emozionalerako.

Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitzetan bisitak egiten jarraitu ahal izango da, irailaren 24an indarrean jarri zen azken foru-aginduan ezarritako baldintzetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak uste du bisitak Eusko Jaurlaritzaren dekretuan mendekotasun-egoeran dauden adinekoak edo desgaitasunen bat duten pertsonak zaintzeko eta pertsona horiei laguntza emateko ezarritako salbuespenen barruan sartzen direla, funtsezkoak baitira pertsona horien ongizate emozionalerako. Bisitak egiten jarraitu ahal izango da, betiere COVID-19aren hedapena eragozteko beharrezkoak diren mugen barruan, eta osasun-berme guztiekin eta kontrol-neurri zehatzak hartuta egiten badira.

Foru-erakundeak alderdi honen berri emateko SMS bat bidaliko die, gaur bertan, abuztuaren amaieratik erregistratu diren 7.000 bisitariri baino gehiagori.