2020(e)ko urriaren 23(a) 13:30

Eskola Kirolari entrenamenduekin eta lehiaketarik gabe eusten zaio Bizkaian; gune gorrietan izan ezik, non eteten den

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Eusko Jaurlaritzak pandemiaren aurreratzea geldiarazteko ezarri dituen neurriekin bat eginda, Bizkaiko Foru Aldundiak eten egiten du Eskola Kirola programa, egoera epidemiologikoagatik gune gorriko egoeran dauden lurraldeko udalerrietan.

Bizkaian egoera horretan ez dauden gainerako lekuetan, eutsi egingo zaio programari, irailaren 28an (programaren hasiera) ezarri zen moduan: entrenamenduekin, zeinak egin behar diren kontaktu fisikoa mugatuta eta publikorik, aldagelarik eta lehiaketarik gabe. Egoera epidemiologikoak hobera egiten duen neurrian, lehiaketei berriro ekitea aztertuko da. Ordura arte, ezin izango da inolako partidarik edo antzeko jarduerarik egin, ez eta lagun artekorik edo hastapeneko edo teknifikaziorako ikastarorik ere.