2020(e)ko urriaren 24(a) 11:30

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuak 50. urteurrena ospatuko du aste honetan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Gozogintza eta Pastelgintzako Artisauen Elkarteak egindako tarta baten mozketa sinbolikoaren bidez hasiko da ospakizuna. Urteurrenaren berri emango da garraiobideetan eta komunikabideetan. Bizkaiko suhiltzaileek omenaldia jasoko dute Foru Jauregian.

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuak 50. urteurrena ospatuko du aste honetan

Bizkaiko Foru Aldundiko Suteen Prebentzio eta Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak 50. urteurrena ospatuko du aurten. 1970. urtean lehen suhiltzaile-etxeak ireki ziren Gernikan, Durangon eta Trapagaranen. Guztira, 50 suhiltzaile, bi sarjentu eta zerbitzuburua ziren; hasieran, bi lan-txanda egoten ziren egunean. Bizkaiko suhiltzaileen lehen esku-hartze ofiziala biltzen duen aktaren arabera 1970ko urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean egin zen.

Horregatik, Foru Aldundiak datorren astea hautatu du urteurrena ospatzeko. Ospakizunak Bizkaiko Gozogintza eta Pastelgintzako Artisauen Elkarteak egindako tarta baten mozketa sinbolikoarekin hasi dira.

Hasiera-ekitaldian Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatu Ibone Bengoetxea, Bizkaiko Gozogintza eta Pastelgintzako Artisauen Elkarteko José Manuel Angulo eta Aldundiko Udal Harremanen eta Larrialdien zuzendari Pedro Izagarekin batera Suhiltzaileen Zerbitzuaren ordezkariak izan dira: Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko zuzendariorde Ernesto García eta Marta Monleón eta Raúl Pascual suhiltzaileak.

Datorren astean urteurrenaren berri emango da garraiobideetan eta komunikabideetan, hainbat euskarritan.  Gainera, Zerbitzuko profesionalek omenaldia jasoko dute Foru Jauregian.


Argazkiak


Bideoak


Audioak