2020(e)ko urriaren 17(a) 12:45

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, urriak 17

Gizarte Ekintzako Saila

Urriaren 16aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 37

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 11

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.968

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 65

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 51

Gaur egun, 5 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (25), Aspaldiko-Portugalete (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (4), Anai Cantero-Bilbao (1) eta Zuetxe-Bakio (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 53 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 38 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Gaur emandako datuetan beste agerraldi bati buruz daukaguzan azken datuak jasotzen dira, Portugaleteko Aspaldiko egoitza-zentroan egiten ari diren PCR probetan oinarrituta (280 erabiltzaile eta 300 profesional inguru). Orain arte lortutako proben emaitzen arabera, 26 erabiltzailek  Covid-19 dute; horietatik 19 Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura bideratu dira, bat ospitaleratuta dago eta 6 egoitzan daude. Profesionalei dagokienez, 5 izan dira positiboak

Azken orduetan ez da egoitzako erabiltzailerik hil Covid-19rekin.

Azken orduetan 15 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeek, egunero kasu positiboen bilaketan PCR probak egiten jarraitzen dutenek, prebentziozko baheketa egingo dute Durangaldean. Asteartean, adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen zentro soziosanitarioetako (egoitzetako eta eguneko arretako zentroak) profesionalei egingo zaizkie PCRak, eta asteazkenean, Durangaldeko egoitza bateko edota Bizkaiko beste zentro batzuetako senide edo egoiliarrak bisitatu dituzten eskualdeko pertsonei egingo zaizkie PCRak. Senide edota bisitariei PCRak egiteko sistema hau lehen aldiz jarriko da matxan eta guztiei sms mezu baten bidez hitzordua ematen hasi zaie. Probak Durangoko Elkartegian egingo dira.