2020(e)ko urriaren 15(a) 13:36

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, urriak 15

Gizarte Ekintzako Saila

Urriaren 14aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 35

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 14

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.953

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 63

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 55

Gaur egun, 5 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-(28), Marcelo Gangoiti-Muskiz (4), Aspaldiko-Portugalete (1), Anai Cantero-Bilbao (1) eta Zuetxe-Bakio (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 59 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 44 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin.

Azken orduetan 9 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).