2020(e)ko urriaren 14(a) 12:35

Crowdfunding Bizkaiak finantzaketa-txanda berria ireki du gizartean eragina izango duen proiektu baterako: NahiArte

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Crowdfunding plataformak beste aukera bat kaleratzen du bi emakumek gidatutako inpaktu sozialeko proiektu baten inbertitzeko

Crowdfunding Bizkaia

Crowdfunding Bizkaia plataforman dagoeneko eskuragarri dago inpaktu sozialeko inbertsioetan interesa duten pertsonentzako proiektu berri bat: NahiArte Factory, desgaitasun psikikoa eta/edo intelektuala duten pertsonentzako artea baino askoz gehiago.

NahiArte by FormArte desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonek beraien ahalmen sortzaile guztia erakustera zuzendutako proiektua da. Alde batetik, FormArteren bitartez, sorkuntza artistikoaren bidez garapen pertsonal eta profesionalerako programa bat eskaintzen duen heziketa-zentroa. Eta beste alde batetik, NahiArte Factoryren bitartez, enplegu zentru berezia, bertan Bilbao FormArteko ikasleek beraien sorkuntzetan eta berauen salmentan lan egin ahal izango dutelarik.

Erabiltzen den metodologia bi sortzaileek, Ana Urgoiti eta Cristina Bacetek, Hanburgoko (Alemania) Die Schlumpers eta Oaklandeko (AEB) The Creative Growth Art Center bezalako nazioarteko erreferentzia-zentroetan egindako lanean eta espezializazioan oinarrituta dago, 40 urtetik gorako ibilbidea dutelarik.

Bere sorkuntzei dagokienez, lurraldean artelanak erosteko dagoen kultura falta dela eta, era guztietako artikuluak diseinatzearen aldeko apustua egin dute: elastikoak, zapatilak, aterkiak, poltsak, amantalak, mantelak, etxe apainketarako gauzak, etab.

Crowdfunding Bizkaian irekitako inbertsio-txandaren helburuak hurrengoak dira: Bilboko erdigunean denda fisiko bat irekitzea, sustapenean eta marketinean inbertitzea, talde ahul baten garapen pertsonal eta profesionalean laguntzea eta lan-irteerak eskaintzea.

Informazio gehiago: https://crowdfundingbizkaia.com/eu/proyectos/nahiarte-by-formarte

Crowdfunding Bizkaia, ideia berrientzako eta horietan sinesten dutenentzako lekua

Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko baten lehenengo crowdfunding plataforma da, proiektu eta ideia berritzaileentzako finantziaziorako alternatiba bat izanik.

  • Pertsonez osatutako sare bat da, plataformaren bitartez diru-ekarpenak eginez ideia edo proiektu bat babesteko elkarrekin lan egiten dutenak.
  • Oso erraza da bai beraien ideiak aurkezten dutenentzako zein beraietan inbertitzen dutenentzako.
  • Gardena eta komisio minimo batekin. Proiektu guztiek analisi zorrotz bat gainditu dute.
  • Plataformaren kanalen bitartez proiektuen hedapena bultzatzen da.

Martxan jarri zenetik, Crowdfunding Bizkaiak lurralde historiko honetan errotutako proiektu ezberdinak bultzatu ditu.


Argazkiak