2020(e)ko urriaren 14(a) 12:33

MHSaren obrek epeak betetzen jarraitzen dute Seberetxeko tuneletako lehenengo kalearekin

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Aurreikusitako moduan doaz aurrera Supersur eta Ap-68 errepideak lotuko dituen zatia 2023an martxan jartzeko obrak; etorkizuneko saihesbide metropolitar handiaren funtsezko ardatza izango da. Imanol Pradalesek uste du obra horren aurrerapena, oraingo krisi garaian, Foru Aldundiak inbertsio publikoarekiko duen konpromisoaren erakusle dela, motore ekonomikoa eta enplegua sortzeko motorea den aldetik.

Seberetxe tunela

Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea AP-68 autopistarekin lotzeko lanak aurreikusitako moduan doaz aurrera 2023ko udaberrian martxan jarri ahal izateko. Lan horien garapenaren mugarri gisa, gaur Seberetxeko bi tuneletako batean kalea egin da. Horren hondeaketa 2019ko azaroan hasi zen.

Lanetara egindako bisitan, Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko foru diputatu Imanol Pradalesek jakinarazi du Supersurreko bigarren faseko obren egikaritze maila % 50 dela, bai Seberetxen eta Betelurin, bai Arnotegin. Ildo horretatik, nabarmendu du lanak ez direla gelditu Covidaren pandemiaren ondorioz. Bada, horrek erakusten du Foru Aldundiak inbertsio publikoarekiko duen konpromisoa, jarduera ekonomikorako eta enplegua sortzeko motorea baita, eta helburu horiek funtsezkoak baitira oraingo egoeran.

Seberetxeko tunelen luzerak 608 eta 620 metrokoak izango dira, eta datozen asteetan bigarrenaren kalea egitea aurreikusten da. MHSren obren 9b zatia osatzen dute, Beteluriko lotunearekin batera. Hor ari dira egiten MHS AP-68rekin lotzeko adarrak finkatzeko lurzorua prestatzeko betelanak. Horrez gain, AP-68ren gainean 197 metroko biaduktu bat egikaritzen ari dira. Bertatik mugituko da trafikoa autopista horretatik Supersurrerantz.

Aldi berean, Larrakitutik Arnotegiko bi tunelak gauzatzen ari dira 9a zatian, 1.920 eta 1.950 metroko luzera izango dutenak. Horriek bukatzean, Arnotegi eta Seberetxeko tunelak Bolintxuko biaduktuen bidez lotuko dira. Horiek 161 eta 141 metroko luzera izango dute. Jarduketa horiek guztiek 200 milioi euroko inbertsioa dakarte.

Saihesbide metropolitar handia

Gaur egun gauzatzen ari diren zatiak martxan jartzearekin bat, aldundiak funtsezko urratsa emango du Bizkaiko saihesbide handia sortzeko. Hala, haien artean lotuko ditu inguru metropolitarreko gaitasun handiko bideak. Hala, MHS Trapagaranen lotuko da portuko autobidearekin (errepide bidezko salgaiak garraiatzeko lehentasunezko jomuga), penintsularen ipar-ekialderantzako A-8arekin eta Lamiakoko etorkizuneko ibai azpiko errepidearekin; Kastrexanan, MHS Kadaguako korridoreakin lotuko da, eta A-8tik Bilbo hegoalderako sarrerekin; Larraskitun, Bilbo ekialdeko sarrerekin eta Gipuzkoaranzko AP-8arekin; eta Arrigorriagan AP-68arekin, zeina mesetaren eta mediterranioko korridorearen arteko lotura egiten duen gaitasun handiko bide nagusia baita.

Pradalesek azpimarratu duenez, MHS azpiegitura estrategikoa izango da Bizkaiarentzat; izan ere, irtenbidea eskainiko die Bilbo metropolitarreko trafiko kongestioei, eta hobetu egiten ditu lurraldeko jarduera ekonomikoaren polo nagusien arteko errepideko konexioak. Hala, Bizkaia lurralde lehiakorragoa eta hobeto kokatua izango da, eta inbertsio berri gehiago erakarri ahal izango ditu.

Ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko neurriak

Lau tunelak zulaketen eta mikrolehenketen bidez gauzatzen ari dira, eta Bolintxu errekaren haranaren gaineko eragina murrizte aldera, soilik alde batetik aurreratuko da, Larraskitutik Arnotegirako tuneletan eta Beteluritik Seberetxekoetarakoetan. Eraikuntza metodo hori konplexuagoa eta garestiagoa da, baina Bolintxuko balio ekologikoa eta paisajistikoa gordetzea ahalbidetzen du, haranean makineriaren erabilera murrizten baitu.

Gainera, obra honetan beste neurri batzuk hartu dira eremuan ingurumen eragina gutxitzeko. Besteak beste, Pradalesek zehaztu duenez, zaraten eta kalitate atmosferikoaren neurketak egiten dira etengabe Buian, Seberetxen eta Betelurin. Uraren kalitateari dagokionez, Bolintxu eta Seberetxe erreken kalitate fisiko-kimikoa kontrolatzen da. Diputazioak, halaber, hondeaketa obretan erabilitako ura arazteko estazio bat instalatu du. Azpimarratu behar da inguruko flora eta faunaren kontrolak ere egiten direla aldiro-aldiro.


Argazkiak


Bideoak


Audioak