2020(e)ko urriaren 13(a) 12:05

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, urriak 13

Gizarte Ekintzako Saila

Urriaren 12aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 48

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 16

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.944

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 65

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 54

Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-(31), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Aspaldiko-Portugalete (6), Zorrozgoiti-Bilbao (3), Albiz Santiago Llanos-Sestao (1) eta Zuetxe-Bakio (1),

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 54 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 31 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 23 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin.

Azken orduetan 6 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia martxan jarriko du asteazken honetan Abanto-Zierbenan, Meatzaldeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 13 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Gallartako frontoian egondo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 434 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.