2020(e)ko irailaren 27(a) 12:30

Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera, irailak 27

Gizarte Ekintzako Saila

Irailaren 26aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 86
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 27
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.852
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 101
  • Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 64

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (44), Zuetxe-Bakio (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (9), Santa María-Getxo (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Misericordia-Bilbao (5), Albiz Santiago Llanos-Sestao (3) eta San José Etxe Alai-Mungia (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 76 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 47 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 29 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan lau pertsona hil dira Covid-19rekin.

Azken orduetan 13 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).